Urbasa mendilerroa ezin hobea da motoz edo autoz ibilbideak egiteko, naturaren edertasunagatik, ehunka bihurgune ikusgarrirengatik eta desnibel beldurgarriengatik.
Motorraren munduarekin lotuta (automobilismoa eta motoziklismoa), kirol-turismoaren esperientziak ezagutarazteko eta zabaltzeko Nafarroako proiektua da.
Honakoak erakusten ditugu: profil zehaztuak dituzten errepide-ibilbideak, GPS tracker-ak (ibilbideak koordenadetan), ibilbideen mapak, ibilbideak, puntu kilometrikoak, bihurgune seinalatuak eta inprimatzeko laburpenak.
Hainbat bazterretan barrena eta aparteko edertasuna lagun, gidatuz gozatzeko egin diren 2001 kilometro errepide dituelako.
Jatetxe, taberna eta ostatuen aukera zabala dagoelako Nafarroan, zerbitzu eta harrerarik onenarekin; tokiko produktuetan oinarritutako gastronomiarik onena du.
Paisaia anitzak dituen lurraldea delako Nafarroa. Kilometro gutxitan igarotzen da Pirinioetatik Kantabriako bailaretara, mahatsondoak eta olibondoak dituen Mediterraneoko paisaietatik Iratiko basora, Errege Bardeetako desertutik ibarretako belardietara. Guztia 10.500 km2-tan.
Nafarroa Erreinu baten historia delako, eta Espainian Santiago bideari ekiteko atea ere bai. Nafarroak munduko jairik ezagunenak dituelako: Iruñako San Ferminak.
Eta Espainiako iparraldeko zirkuiturik onena duelako: Nafarroako Zirkuitua (Los Arcos).
Lizarra-Olazti errepidea, 30. km (Urbasako Natur Parkea)
31809 OLAZTI - NAFARROA
Telefonoa. +34 948395223
helbide elektronikoa. info@campingurbasa.com