Erreserbatu online.

Prezioak eta eskuragarritasuna
Eskuragarritasuna eta prezioak kontsultatu.

Mendi-ibilak

Urbasako Kanpinaren inguruan zailtasun ezberdinetako bideak daude, ondo seinalatuak: Iturrien ibilbidea (4,5 km), Artzainen ibilbidea (7,6 km), Mendizaleen bidea (3,8 km)… Pilatosen Balkoiko panoramikak ere ederrak dira; begiratoki hori Urederra ibaiaren iturburu-zirkoaren goialdean dago.

Informazio gehiago

Mendizaleen ibilbidea (ibilbide berdea)

Informazio Zentroan hasten da, eta arroa txiki batean sartzen da, “Gazbidea” bidean zehar, hau da, ikatza garraiatzeko erabiltzen zen trenbide txikiaren bidean zehar. Ikazkinek lantegietan egindako lanaren aztarnak ikus daitezke bertan. Ibilbidearen amaieran, gailurrera iristean, ikuspegi apartak gozatzeko aukera izango duzu: Sakana, Aralar mendilerroa eta Aizkorri mendia, besteak beste. Ibilbidean garrantzi bereziko leku batzuk aipatzen dira. Zenbakiekin markatuta daude. Ibilbide osoa kolore berdearekin adierazten da.

Gutxi gorabeherako iraupena: 1 h eta 20 min.

Ibili beharreko distantzia: 3,8 km.
Desnibela: 205 m
Zailtasuna: Ertaina.
Material gomendagarria: Oinetako eroso erresistenteak, ura, argazki-makina eta prismatikoak.

Artzainen ibilbidea (ibilbide gorria)

Artzainen ibilbideak Informazio Zentroa eta Interpretazio eremua lotzen ditu. Ibilbidearen hasieran eta amaieran, iradokitako beste ibilbideekin lotzen da. Hein handi batean, artzain-abelbidetik igarotzen da, ardiak haranetara eramateko edo Urbasara igotzeko duela urte gutxi arte erabili izan diren abelbideetatik, hain zuzen. Ibilbidean, edertasun bereziko parajeak ikusiko ditugu, Urbasako biodibertsitatearen adierazgarri: belardi ederrak, elordiak eta pagadietako lurzoru karstikoak. Eta urtaro-aldaketekin erritmo, forma eta koloreen sinfonia aldakorraz goza dezakegu.

Gutxi gorabeherako iraupena: 2,20 ordu

Ibili beharreko distantzia: 7,6 km.
Desnibela: 55 m
Zailtasuna: Baxua.
Beharrezko materiala: Oinetako eroso eta gogorrak, prismatikoak eta argazki-makina.

Iturrien ibilbidea (ibilbide urdina)

Urdinez adierazitako ibilbidea Interpretazio eremuan hasten da, eta abiapuntu horretan bertan amaitzen den zirkuitu bat egiten du. Ibilbidean, parkeko eremu karstikoan urak nola funtzionatzen duen eta iturburuetan nola sortzen den ezagutu ahal izango dugu. Bidea malda eta pago bakartien, dolina eta uvalen artean doa, eta, azkenik, ipar-ipuruz jositako eremu batean sartzen da, "Ginebral" izenez ezagutua. Bertatik parkearen hainbat eremu eta forma desberdin ikus daitezke. Historiaurreko hainbat aztarnategi ere ikus daitezke bertan, artzainak eta abereak milaka urtetan egon direla erakusten dutenak, alegia.

Gutxi gorabeherako iraupena: Ordubete.

Ibili beharreko distantzia: 4,5 km.
Desnibela: 45 m
Zailtasuna: Baxua.
Beharrezko materiala: Oinetako eroso eta gogorrak, prismatikoak eta argazki-makina.

Mendi-ibiliei buruzko baliabide gehiago

Helbidea

Lizarra-Olazti errepidea, 30. km (Urbasako Natur Parkea)

31809 OLAZTI - NAFARROA

Telefonoa. +34 948395223

helbide elektronikoa. info@campingurbasa.com

  • Facebook
campingred
Urbasa

Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zerbitzu hobea eskaintzeko eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula uste dugu, baina edozein unetan alda dezakezu iritzia. Informazio gehiago aurkituko duzu gure Cookien politikan.
Onartu cookie guztiak
Cookie-en ezarpenak