Egin

MENDI-IBILIAK

Urbasako Kanpinaren inguruan zailtasun ezberdinetako bideak daude, ondo seinalatuak: Iturrien ibilbidea (4,5 km)Artzainen ibilbidea (7,6 km)Mendizaleen bidea (3,8 km)

Pilatosen Balkoiko panoramikak ere ederrak dira; begiratoki hori Urederra ibaiaren iturburu-zirkoaren goialdean dago.

ZALDIAK

Urbasako Kanpinean zaldientzako boxak ditugu, ostatua eta otorduak barne hartzen dituen eskaintzarekin.

Eta Urbasa zaldiz zeharkatzeko ibilbidea ere badugu: ibilbide zirkularra, POSADASECUESTRES.COM

Maiatzetik urrira bitartekoa da zaldiz ibiltzeko denboraldia.

IBILBIDEAK

Zoaz Urbasako Parke Naturalean barrena dauden zenbait ibilbide enblematikotatik.

IBILBIDEAK MOTOZ

Urbasa mendilerroa ezin hobea da motoz edo autoz ibilbideak egiteko eta naturaren edertasunaz, ehunka bihurgune handiez eta desnibel beldurgarriez gozatzeko.

BTT

Urbasako Parke Naturala BTTaz gozatzeko Nafarroako tokirik ikusgarrienetarikoa da. Desnibel zorabiagarriak eta ekosistema berde-berdea ditu, zur eta lur utziko zaituztenak.